Orriak

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

2014-10-30

Fosila

Gaur, Unaik jatorri Txinatarra duen fosila ekarri digu.




Bikoteka irakurtzen

Datorren astean hasiko gara bikoteka irakurtzen programarekin.
Aurretik entsaio bat egin dugu, bikoteak ezagutu eta saioaren nondik norakoa birgogoratzeko.

Udazkeneko loreak

Hara, nolako onddoa atera zaigun gelako lorontzian!!!
Hamaiketako ederra egiteko moduan gaude!!!



Marrazten

Lehenengo mailatik laugarrenera bitartekoek Fertiberia marrazki lehiaketan parte hartu dugu.
Ea zorterik dagoen eta sariren bat iristen den Mendialdea IPIra.



2014-10-01

2014 - 2015 IKASTURTEA

Kaixo lagunak! Hemen gara berriz ere, baina aurten 4.mailan gaude!
Ikusten duzuen bezala, taldea zertxobait handitu zaigu, eta oso gustura gaude.
Begira, zer nolako astaputza aurkitu zuen Hugok.