Carolen laguntzarekin ukenduak egiten ikasi dugu. Benetan interesgarria izan da!
Andoni, Ana eta Monica, eskerrik asko zuei ere guri laguntzeagatik.
LH4. MAILAKO IKASLEAK
Denon artean, material berrerabiliekin egindako zuhaitz hau egin dugu, udaletxeko apaingarri lehiaketara aurkezteko. Polita geratu da ezta?
4.mailakoak ornogabeak landu ditugunez, ikasitakoa egia dela ziurtatzeko txibia, lupia eta amuarraina disekzionatu ditugu. Batzuei nazka piska bat eman digun arren, beste batzuk primeran pasa dugu.
Gaur goizean mendi ibilaldi bat egin dugu ikastetxetik Miraderora. Zeinen ibilbide polita! Primeran pasa dugu!