Orriak

2019-12-20

GABONETAKO APAINGARRIAK

Aurten laugarren mailak irabazi du udaletxeko gabonetako apaingarrien lehiaketa. Hemen dituzue argazkiak.










2019-11-25

INDARKERIA MATXISTAREN KONTRA

GU ERE INDARKERIA MATXISTAREN KONTRA!



Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

GU ERE, BIOLENTZIA MATXISTAREN AURKA  !!!



 

Indarkeri gehiegi dago_hemen munduan,
geroz eta gehiago, gelditu orduan!

RAU...
RAU, RAU, RAU
RAKATAPLAU.
HAU DUK ZORIGAITZA,
UTZI ALDE BATERA
EGOERA LATZ_HAU! (Bis)

Denok berdinak gara, inguru honetan.
Eskubide berdinak dauzkagu benetan!

RAU...
RAU, RAU, RAU
RAKATAPLAU.
HAU DUK ZORIGAITZA,
UTZI ALDE BATERA
EGOERA LATZ_HAU! (Bis)

2019-10-25

Kaltzioa aztertzen

Zientzia tailerrean likido ezberdinek kaltzioan duten eragina aztertu genuen. Arrautza-oskolak coca-colan, ur-azukrean, esnean eta ozpinean sartu genituen. Hipotesi ezberdinak pentsatu genituen eta hauek dira ateratako ondorioak:

- Oskola esnean: Ez da ezer gertatu.
- Oskola coca-colan: Oskola beltza jarri da.
- Oskola ur-azukrean: Ez da ezer gertatu.
- Oskola ozpinean: Oskola bigundu egin da.







2019-06-14

HISTORIAURREA LANTZEN

Azken egun hauetan, historiako etapa edo aroak ezagutzen gabiltza.
Hemen erakutsi nahi dizueguna historiaurreko artelanak dira.
Margoak, lurra edo ikatza, ura eta olioarekin nahastuz lortu ditugu.




2019-04-12

BOILUR BILA...martxoan

"Ostegun arratsaldean, Urbisura joan ginen 3 eta 4.mailakoak. Bertan Javi boilur ekoizlearekin geneukan hitzordua. Boilurra edo trufa, nolabait esate aldera, lur azpiko perretxikoa dela esango genuke. Perretxiko oso preziatua, goi mailako sukaldaritzan batik bat. Gaur egungo klima aldaketa ditxosozkoa dela eta naturak ez digu kontsumitzaileak eskatzen duten bezain beste boilur ematen. Horregatik mendialdean oso ohiko bihurtu da boilurrak ekoiztea. Horretarako lur-sail kaliza behar da, eta bertan, iada boilurrak ernaldutako 3 zuhaitz mota hauetakoren bat landatu: artea, haritza edo urritza. Zuhaitza landatzen denetik 6 urte pasatzen dira lehenengo trufa atera arte. Trufen garaia azarotik martxora artekoa da. Baina ez pentsa, landatu eta beste lanik egin behar ez denik! Udan euririk egiten ez badu, ureztatzeko sistema prest izan behar. Zuhaitzak handiegiak egiten badira eta itzala ematen badute, hauen adarrak kimatu egin behar dira. Lurrak kakalardo asko dituela eta tranpak jarri behar dira. Eta hori dena egiteaz gain, Javik esaten zuen moduan, txakurrari irakurtzen eta idazten erakutsi behar zaio. Bai, bai, entzun duzuen moduan. Izan ere boilurrak non dauden edo bilatzen dituena txakurra baita. Eta guk, bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen Javiren txakurrarekin, Lurrekin. Benetan ikusgarria izan zen, nola Javik bilatzeko esan eta Lur zorua usaintzen hasten zen. Berehala lurra zulatzen hasten zen eta behin boilurra topatutakoan gelditu egiten zen. Javik orduan tresna batekin atera, eskuz lur pixka bat kendu eta zakuan gortzen zuen. Ahaztu gabe, Lurri saria ematen zion. Txakurrentzako galletatxoa. Pazientzia handia behar da lan honetan. Eta nahiz eta boilurrak ekoiztetik momentuz ezin den bizi, osagarri moduan lanbide ona omen da. Pasa den urtean, kalitate goreneko boilurra, kiloa 1200 eurotan saldu baitzuten. Aurten berriz, asko izan denez, kiloa 600 eurotan saldu dute.

Hemendik, Javiri eskerrak eman beharrean gaude. Asko ikasi genuen eta!"










Arrautzak trufatu genituen tortila goxo bat prestatzeko.





Mmmm....ze goxoa zegoen!


2019-04-11

KORRIKA 21

Iritsi zaigu eguna!
Prestaketa lanetan ibili ondoren BAGOAZ KORRIKA!!! KLIKA, KLIKA....







OIHANE FERNANDEZ idazlea

Aurten Oihane Fernandez idazlearen bisita jaso dugu.
2.zikloan TXOKOLATEZKO PASTELA liburua irakurri dugu.
Ikaragarri gustatu zaigu Xiberren ikastetxean gertatzen den misterioa nola argitu den ikustea.
Hala ere amaiera hori ez genuen inondik inora espero...
Norbaitek irakurri nahi izanez gero, eskatu! Ez zarete damutuko eta!