"Ostegun arratsaldean, Urbisura joan ginen 3 eta 4.mailakoak. Bertan Javi boilur ekoizlearekin geneukan hitzordua.
Boilurra edo trufa, nolabait esate aldera, lur azpiko perretxikoa dela esango genuke. Perretxiko oso preziatua, goi mailako sukaldaritzan batik bat.
Gaur egungo klima aldaketa ditxosozkoa dela eta naturak ez digu kontsumitzaileak eskatzen duten bezain beste boilur ematen. Horregatik mendialdean oso ohiko bihurtu da boilurrak ekoiztea.
Horretarako lur-sail kaliza behar da, eta bertan, iada boilurrak ernaldutako 3 zuhaitz mota hauetakoren bat landatu: artea, haritza edo urritza.
Zuhaitza landatzen denetik 6 urte pasatzen dira lehenengo trufa atera arte.
Trufen garaia azarotik martxora artekoa da.
Baina ez pentsa, landatu eta beste lanik egin behar ez denik!
Udan euririk egiten ez badu, ureztatzeko sistema prest izan behar. Zuhaitzak handiegiak egiten badira eta itzala ematen badute, hauen adarrak kimatu egin behar dira.
Lurrak kakalardo asko dituela eta tranpak jarri behar dira.
Eta hori dena egiteaz gain, Javik esaten zuen moduan, txakurrari irakurtzen eta idazten erakutsi behar zaio.
Bai, bai, entzun duzuen moduan. Izan ere boilurrak non dauden edo bilatzen dituena txakurra baita. Eta guk, bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen Javiren txakurrarekin, Lurrekin.
Benetan ikusgarria izan zen, nola Javik bilatzeko esan eta Lur zorua usaintzen hasten zen. Berehala lurra zulatzen hasten zen eta behin boilurra topatutakoan gelditu egiten zen. Javik orduan tresna batekin atera, eskuz lur pixka bat kendu eta zakuan gortzen zuen. Ahaztu gabe, Lurri saria ematen zion. Txakurrentzako galletatxoa.
Pazientzia handia behar da lan honetan. Eta nahiz eta boilurrak ekoiztetik momentuz ezin den bizi, osagarri moduan lanbide ona omen da. Pasa den urtean, kalitate goreneko boilurra, kiloa 1200 eurotan saldu baitzuten. Aurten berriz, asko izan denez, kiloa 600 eurotan saldu dute.
Hemendik, Javiri eskerrak eman beharrean gaude. Asko ikasi genuen eta!"
Arrautzak trufatu genituen tortila goxo bat prestatzeko.
Mmmm....ze goxoa zegoen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario