Orriak

2020-11-17

PISTA JOLASA

 Gure bigarren irteeran Urbisutik pasa ginen Santa Lucia baselizara joateko. Bertan pista jolasa egin genuen. Batez ere matematika landu genuen; eta zeinen zailak ariketa batzuek! Hala ere pista guztiak lortu genituen eta baita erantzuna asmatu ere! Beraz, bazkal ondoren, merezitako saria izan genuen!! Mmmmm...zeinen gozoa!



NADIA GHULAM

 Nadia Ghulamen bisita jaso dugu. Nadia Kabulen jaio zen, Afganistanen. 8 urte zituela bere herrialdean gerra hasi zen eta bonba batek bere etxea lehertu zuen. 6 hilabete ospitalean igaro zituen oso larri.

11 urterekin, gerran hildako bere nebaren identitatea hartu zuen lan egin ahal izateko. Izan ere, emakumeak ezin ziren etxetik atera gizon batekin ez bazen eta aita, familiako gizon bakarra gaisorik zegoen.  Emakumeek ez zeukaten lan egiteko eskubiderik. Familiak ez zeukan ezer jateko eta Nadiak, naiz eta egunero beldur ikaragarria pasa, bere anaia izango bazen bezala ateratzen zen etxetik lan egin ahal izateko. Horrela igaro zituen 10 urte. Azkenik 21 urterekin errefuxiatu moduan Bartzelonara joan zen.

Gaur egun idazlea, formatzailea, aktibista eta bolondresa da.


Bakearen bila lan egiten duten emakume ausrten erakusketa ere ekarri digute. Hemen duzue ikusgai.







GAZTAINA BILA

  Hirugarren irteera honetan gaztainak biltzeko intentzioarekin atera ginen. Futbol zelai zaharraren ingurutik zuhaitzen izenak ezagutzeko jolas bat egin genuen eta ondoren gaztainadien bila abiatu ginen. Baina... ez genuen bat bera ere topatu!! Hori bai, bidean zeuden perretxikoak bildu genituen!! Batzuk ona ziren: galanpernak, nikaloak, gibel urdinak eta oin urdinak... beste hainbat ordea ez genituenez ezagutzen, beste poltsa batean bildu genituen, ikastetxean erakusketa txiki bat antolatuz.






  








PIEROLA KOMENTUTIK IBILIAN

 Eguraldi onak aprobetxatuz, gure ingurunetik ikasteko baliatu genuen irteera. Ibilbidean zehar hosto eta loreak jasoz joan ginen, lehortzen utzi ondoren lantxo bat egiteko hauekin. Naturaz gozatzeko leku pare gabean bizi gara!


 

  

 


  

 

 












 

 

 







































AMELIren IPUIN MUSIKATUAK

 Ez da lehenengo aldia Amaia Elizagoien gure ikastetxera datorrela ipuinak kontatzera. Artista bat da eta etortzen den aldiro primeran pasatzen dugu! Txalo bero bat Ameli ipuin kontalariarentzat.






2020-04-02


Emakume langilearen nazio arteko egunean, martxoaren 8an, gure ikasleek egin zutena daukazue ikusgai. Beraiek sortutako leloekin bildu genituen gure eskolako sarrerako paretak. Lan  bikaina egin zutena, GORA BORROKA FEMINISTA!