Orriak

2025-10-10

FOTOSINTESIA LH4

 Kaixo!

LH4.mailako ikasleok Landareen gaia jorratzen hasi gara. Horren harira, fotosintesia landu dugu, prozesu hori gertatzeko baldintzak ikertuz eta esperimentu bat eginez. Informazioa bildu eta ondo ulertu ondoren, egindakoaren berri eman nahi izan diegu LH1 eta LH2.mailako kideei. Hortaz, poster batzuk prestatu ditugu talde txikietan azalpenak emateko.
Oso gustora aritu gara denok elkarrekin ikasiz. 














2025-10-09

BARRIAKO BARNETEGIA MAEZTUKO HERRIESKOLAKOEKIN

 Aurreko urriaren 1, 2 eta 3an, LHko 3.eta 4.mailakoak Barriako barnetegira joan ginen Maeztuko herrieskolakoekin.  Hemen duzue argazki bilduma: