Orriak

2016-11-24

EUROMONTANA SARIA

Pasa den ikasturtean, 3 eta 4. mailan geundenok, Bruselan ospatu behar zen mendien inguruko konferentzia baterako marrazkiak egin genituen.

Aste honetan gutun bat jaso dugu, gure marrazkiekin egin zuten erakusketarena eta emandako sariarena!!

Segi dezagun mendiaz eta marrazteaz gozatzen!!!


 

2016-11-10

ZORIONAK SETH!!!

Ba al dakizue gela osoak sari bat irabazi dugula?

Gauza da, Sethek matematics plataformaren lehiaketan parte hartu duela. Bertan buru kalkuluko ariketak egin ditu online.
Espainiako beste parte hartzaileen aurka aritu da eta Euskadiko lehenengo saria lortu du.
Zorionak Seth!
Hau dela eta, 4.mailako ikasle guztiek matematics webgunean, urtebeteko doako sarbidea lortu dugu.


 

2016-04-20

ARRAUTZAREN ESPERIMENTUA Martxoaren 10ean arrautzarekin esperimentu bat egin genuen. Esperimentu hori egiteko, Oianek azalpenak eman zizkigun eta bideo bat ikusi genuen. Arrautza leihotik botatzean ez puskatzea lortu behar genuen. Aste bat izan genuen informazioa bilatzeko eta materiala prestatzeko. Plastikako orduan parapenteak egin genituen eta arratsaldean musika gelako leihotik bota genituen. 8 esperimentutik 2 arrautza bakarrik apurtu ziren. Esperimentuan oso ondo pasa genuen.Oiane hasi hurrengo esperimentua pentsatzen!
3.MAILAKOEN IKUSKIZUNA LANTZIEGON!
4.MAILAKOEN IKUSKIZUNA LANTZIEGON