Orriak

2019-04-08

GIZON ZORIONTSUAREN ALKANDORA

Pasa den martxoaren 28an Gasteizko Beñat Etxepare antzokira joan ginen Teatro Paraiso konpainiaren Gizon zoriontsuaren alkandora antzezlana ikustera.




Sarrerak lortzeko ordea lan batzuk proposatu zizkiguten: zoriontasuna irudikatu, zerk zoriontsu egiten gaituen adierazi, ikastetxean zoriontsu egiten gaituzten guneak bistarazi, zoriontasunaren agente lanak egin... 
Hau guztia etxean kontatzeaz gain, familiako norbaiti esan behar genion zoriontsu egiten gaituela. Hemen dituzue ateratako argazkiak. 

MILA ESKER FAMILIA, ZORIONTSU EGITEAGATIK!














2019-03-14

LIBURU IRAKURLE BIKAINAK

Hemen dituzue momentuz diploma lortu duten irakurleak!!
Laister gehiago!!
Zorionak koadrila!!!


EGG DROP CHALLENGE

Informazioa bilatu, aztertu, paratxuta diseinatu eta arrautza hegan bota! Hori da 4.mailakoek egin dutena. Orain emaitzak aztertu eta hausnarketa egin beharko dute. Zergatik apurtu ote dira arrautza batzuk?






















2018-10-26

ZER DA HARREMANA?

Inguruneko saioan, harremana gaia landu dugu.
Hobetu ulertzeko esperimentu hauek egin ditugu.

KALTZIOAREN ERAGINA HEZURRETAN




NOLA FUNTZIONATZEN DU LOKOMOZIO APARATUAK?











2018-10-18

ERREZETA

Euskarako idazketa tailerrean errezeta lantzea tokatu zaigu.
Bikoteka errezeta ezberdinak idatzi genituen. 
Gelakoei aurkeztu genien egindako lana eta errezetarik bozkatuena praktikara eraman genuen.
Hemen dituzue argazki batzuk, baina gailetak hain zeuden goxoak...astirik ere ez genuela izan argazkia ateratzeko.










2018-09-21

2018-2019 IKASTURTEA

Kaixo lagunak,

Honezkero ongi dakizue blog honetan 3 eta 4.mailan egiten ditugun ekintzen berri ematen dugula.
Ikasturtea gogotsu hasi dugu eta gaurkoan geure burua aurkeztuko dizuegu:

 3.MAILA



4.MAILA