Orriak

2020-04-02


Emakume langilearen nazio arteko egunean, martxoaren 8an, gure ikasleek egin zutena daukazue ikusgai. Beraiek sortutako leloekin bildu genituen gure eskolako sarrerako paretak. Lan  bikaina egin zutena, GORA BORROKA FEMINISTA!









2020-03-24

KABULEKO TEONTZIA

Pakearen aldeko elkarte batek antolatuta, Lehen Hezkuntzako guztiek "Kabuleko Teontzia" ipuin antzeztua entzuteko aukera izan dugu. Ipuin hau, errefuxiatuekin landutako elkarrizketen edukiarekin sortuta dago. Bertan, pertsona hauek izandako bizi-esperientziak agertzen direlarik.
Argazkietan ikusi dezakezue primeran pasa genuela!!!




2020-03-16

Esku Pilotak sortzen


Kaixo, orain dela pare bat aste Jon etorri zitzaigun bisitan. Zaramagako Esku Pilota taldean ibilitako pilotaria. Berak, botin botin pilota batekin, artilearekik, ariarekin eta esparadrapoarekin Esku Pilotan jolasteko pilota bat nola egin irakatsi zigun. Pilotak bukatu genituenean herriko frontoira joan ginen guk egindako lana frogatzera.

Eskerrik asko Jon!!!

Hemen dituzue argazki batzuk!!😊😊😊


2020-01-23

LURRA, EGUZKIA ETA ILARGIA

Aste hauetan unibertsoan murgildu gara eta bi eskulan egin ditugu!

ERROTAZIOA ETA TRANSLAZIOA LANTZEN





ILARGIAREN FASEAK















2019-12-20

GABONETAKO APAINGARRIAK

Aurten laugarren mailak irabazi du udaletxeko gabonetako apaingarrien lehiaketa. Hemen dituzue argazkiak.