Orriak

2021-03-24

LURRAri buruz gehiago ikasten


Lurra planetari buruz gauza asko genekien, baina apur bat gehiago ikasi dugu:
Lurraren eta ilargiaren mugimenduak irudikatzeko eskulan bat egin dugu.
Gela iluntasunean jarri eta planetario bihurtu dugu, komuneko paperaren tutuekin egindako konstelazioak ikusteko.
Ilargiaren faseak hormairudi batean jarri ditugu.
Perseverancek Marten nola lur hartu duen ikusi dugu eta aztertu dugu koheteen ibilbidea nolakoa den. Hortarako NASAko kohete bat egin eta jaurtiketak egin ditugu.
Teleskopioaren sorreran Galileok izandako esku hartzea eta Valentina Tereshkova lehen emakumezko kosmonauta errusiarrari buruz ere asko ikasi dugu.
















 

No hay comentarios:

Publicar un comentario