Gasteizko ZUZENAK fundaziotik eskola kanpaina jaso dugu ikasleei ezagutarazteko urritasunen bat duten kirolarien errealitatea, hots, euren buruarekiko eta gizartearekiko oztopoak eta muga arkitektonikoak gainditzeko duten gaitasuna.
2021-03-25
2021-03-24
LURRAri buruz gehiago ikasten
2021-03-09
Negua...
Zeinen gustura jaso genuen gabonetako oporretan elurtea.
Ikasturtea berriz hastearekin batera abentura eta bizipen asko kontatu genituen.
Ea berriz ere egiten duen!
BARATZA MARTXAN!!
Agate egunean lurra esnatzeko abestu ondoren, gure baratzean landaketa lanak hasi genituen.
Behin lurra prest genuela, patatak, azenarioak, ilarrak, baratxuri freskoak, tipulina eta urazak landatu edo erein genituen.
Orain astero joaten gara landareak nola hazten diren ikusi eta hauek zaintzera.
Ea uzta oparoa biltzen dugun!
2021-02-18
2020-11-17
PISTA JOLASA
Gure bigarren irteeran Urbisutik pasa ginen Santa Lucia baselizara joateko. Bertan pista jolasa egin genuen. Batez ere matematika landu genuen; eta zeinen zailak ariketa batzuek! Hala ere pista guztiak lortu genituen eta baita erantzuna asmatu ere! Beraz, bazkal ondoren, merezitako saria izan genuen!! Mmmmm...zeinen gozoa!























































