Orriak

2021-03-25

URA lantzen

 Ingurunen ura gaia lantzen ari gara. Ikusi nola irudikatu dugun uraren zikloa!















LANDAREAK

 Landareen gaia ere landu dugu. Taldeka azalpenak bata besteari eman dizkiogu eta ondoren zuzenean esperientziak egin ditugu:

1.- Haziak erein eta landareen sorkuntza aztertu dugu.

2.-Ura eta eta eguzki argiak landareengan duten eragina aztertu dugu.
































MARTXOAK 8

 GURE LANEK SOSTENGATZEN DUTE BIZITZA!

Hau izan da aurtengo gure leloa. Mila esker familia guztiei, zuen parte hartzeagatik.














KIROL EGOKITUA

 Gasteizko ZUZENAK fundaziotik eskola kanpaina jaso dugu  ikasleei ezagutarazteko urritasunen bat duten kirolarien errealitatea, hots, euren buruarekiko eta gizartearekiko oztopoak eta muga arkitektonikoak gainditzeko duten gaitasuna.











2021-03-24

LURRAri buruz gehiago ikasten


Lurra planetari buruz gauza asko genekien, baina apur bat gehiago ikasi dugu:
Lurraren eta ilargiaren mugimenduak irudikatzeko eskulan bat egin dugu.
Gela iluntasunean jarri eta planetario bihurtu dugu, komuneko paperaren tutuekin egindako konstelazioak ikusteko.
Ilargiaren faseak hormairudi batean jarri ditugu.
Perseverancek Marten nola lur hartu duen ikusi dugu eta aztertu dugu koheteen ibilbidea nolakoa den. Hortarako NASAko kohete bat egin eta jaurtiketak egin ditugu.
Teleskopioaren sorreran Galileok izandako esku hartzea eta Valentina Tereshkova lehen emakumezko kosmonauta errusiarrari buruz ere asko ikasi dugu.